FreeCAD eginbide nagusiak
Benetako mundua eraikitzeko sortua
FreeCAD is made primarily to design objects for the real world. Everything you do in FreeCAD uses real-world units, be it microns, kilometers, inches or feet, or even any combination of units. FreeCAD offers tools to produce, export and edit solid, full-precision models, export them for 3D printing or CNC machining, create 2D drawings and views of your models, perform analyses such as Finite Element Analyses, or export model data such as quantities or bills of materials.


Solidoetan oinarritutako geometria-kernel ahaltsua
FreeCADek geometria-motor aurreratu bat darabil, Open Cascade teknologian oinarritutakoa. Solidoak, Boundary Representation (BRep) objektuak eta Non-uniform rational basis spline (NURBS) kurbak eta gainazalak onartzen ditu, eta objektu horiek sortu eta aldatzeko hainbat tresna eskaintzen ditu, eragiketa boolear konplexuak, biribiltzeak, formen garbiketa eta asko gehiago egiteko erabili daitezkeenak barne.
Eginbide anitzeko ingurune parametrikoa
FreeCAD objektu guztiak parametrikoak dira jatorriz, horrek esan nahi du zenbakizko balioak, testuak, aktibatu/desaktibatu botoiak edo beste objektu batzuek bezalako propietateetan oinarrituta egon daitezkeela. Formen aldaketa guztiak dinamikoki birkalkulatzen dira, desegin/berregin pila batean erregistratzen dira eta ereduaren historia zehatz batean gordetzen dira. Objektu baten propietateek beste objektu batzuen propietateen balioak baldintzatu ditzakete, horrela inoiz ez bezalako kate parametriko pertsonalizatu konplexuak sortu daitezkeelarik. Objektu parametriko berriak erraz kodifikatu daitezke.


Python edonon
FreeCADen funtzionaltasun nagusiak C++ lengoaian idatzi dira sendoagoak eta azkarragoak izan daitezen, baina kanpoko geruza eta lan-mahai asko eta nukleoaren eta erabiltzaile-interfazearen arteko komunikazio ia guztiak Python erabiliz idatzi dira. Python programazio-lengoaia zalu eta erraza da. Python kodea erabiliz, ia edozer egin daiteke FreeCADen, Python kontsola integratuan makroak grabatzeko lerro bakarreko komandoak sartzetik hasi eta lan-mahai pertsonalizatu osoak sortzera iritsi arte.
Fitxategi-formatuen frenesia
FreeCAD allows you to import and export models and many other kinds of data from your models such as analyses results or quantities data to dozens of different file formats such as STEP, IGES, OBJ, STL, DWG, DXF, SVG, SHP, DAE, IFC or OFF, NASTRAN, VRML, OpenSCAD CSG and many more, in addition to FreeCAD's native FCStd file format. Add-on workbenches can also add more file formats.


Murrizketetan oinarritutako 2D krokisgile parametrikoa
FreeCADek abangoardiako krokisgile bat dauka, murrizketa-ebazle integratua duena eta geometrikoki murriztutako 2D formak marraztea ahalbidetzen duena. Krokisak dira, hain zuzen, FreeCADen oinarrizko blokeak, eta haiekin eraikitzen diren murriztutako 2D formak beste objektu batzuk eraikitzeko oinarri gisa erabili daitezke, bai piezen diseinurako lan-mahai dedikatuan bai beste edozein lan-mahaitan.
Espezialitate anitzeko ekosistema handia, gero eta gehiago hazten ari dena
FreeCADek lan-mahai espezifikoak ditu xede desberdinak betetzeko, adibidez CSG ereduak, 2D CAD marrazki sinpleak, NURBS gainazalak, arkitekturako edo BIM motako ereduak, 3D inprimatzea, CAM eta CNC, puntu-hodeiak, OpenSCAD fitxategiekin lan egitea, robot industrialen ibilbideak, elementu finituen analisia (FEM), eta askoz gehiago. FreeCADek, era berean, tresna errazak eskaintzen ditu erabiltzaileen komunitateak garatutako gehigarrien bidezko lan-mahaiak eta makroak instalatu eta kudeatzeko.
Ezagutu gehiago

Komunitateak garatua
FreeCAD mundu guztiarentzat dago egina, zu bezalako pertsonek sortua. FreeCAD tresna libre eta indartsua bihurtu nahi duten garatzaile, erabiltzaile, moderatzaile eta itzultzaileen komunitate batek garatzen eta mantentzen du. Garapenean hartzen diren erabakietan ez dago dirua irabazteko asmorik, ez dizu inork FreeCAD bertsioa eguneratzera behartuko eta ez dizute inposatuko lan egiteko modu jakin bat. Bai FreeCAD bera bai harekin sortzen dituzun fitxategiak eta datuak zureak izango dira betiko.
Bertsioaren oharrak
Begiratu hemen oraingo zein aurreko FreeCAD bertsioren oharrak. Bertsio-oharrek bertsio bakoitzaren berritasunak deskribatzen dituzte:
- Release 0.20 - June 2022 (current stable release)
- 0.19 bertsioa - 2021eko martxoa
- 0.18 bertsioa - 2019ko martxoa
- 0.17 bertsioa - 2018ko apirila
- 0.16 bertsioa - 2016ko apirila
- 0.15 bertsioa - 2015eko martxoa
- 0.14 bertsioa - 2014ko martxoa
- 0.13 bertsioa - 2013ko urtarrila
- 0.12 bertsioa - 2011ko abendua
- 0.11 bertsioa - 2011ko martxoa